castellano  |  euskara   



Batzar Orokorra

Batzar Orokorra bazkide guztiek osatzen dute, eta organo honen bidez adierazten dira bazkideen nahiak. Batzar Orokorra da elkarteari dagokion edozein gai aztertzeko eskuduna. Ohiko bilkurak eta bilkura bereziak egingo ditu, eta salbuespenez batzar unibertsalak ere egin ditzake.

Zuzendaritza Kontseilua

Zuzendaritza Kontseilua da Batzar Orokorraren xedapen eta zuzentarauei jarraikiz elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen organoa. Elkartekideek baino ezingo dute osatu ordezkaritza-organoa. Besteen artean, Zuzendaritza Kontseiluaren zeregin dira elkartearen eguneroko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren jarraibideekin bat etorriz eta haren kontrolpean, elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea… Batzar Orokorraren kontrolpean burutzen ditu bere jarduerak. Kide bakarreko organoek osatzen dute, hala nola Presidentea, Presidente ordea, Idazkaria eta Diruzaina.

Batzordeak

Gaiaren araberako lan batzorde ezberdinak daude, landu nahi den elkartearen jardueraren arabera, materia konkretu bat edo beste garatzen dutenak; euskara batzordea, arau azterketa batzordea, ...

Idazkaritza tekniko eta administrazio-zerbitzuak

Elkarteak bere kideen egunerakoan suertatu ahal zaizkien gorabeheretan arreta pertsonalizatu baten bitartez laguntza aurkitu dezaten, euren zerbitzura dagoen idazkaritza tekniko eta administrariak ditu.

gora itzuli

AGUIMAR     -     Okendo Kalea 10 - 1º, 20004 DONOSTIA     -     Tel. 943 431 776     -     Fax 943 423 809     -     Informazio legala     -     Diseño páginas web Donostia